BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2010(e)ko azaroaren 20(a), larunbata

EL MENTÓN DE FOGARTY


Venimos subidos en norias

(Warner, 2009)

El mentón de Fogarty Bizkaiko pop-rock taldea da, Bilbo Basket saskibaloi taldearen abestia egin zuena. Jadanik disko bi ditu argitaratuta, azkena Venimos subidos en norias izenekoa dela.
Nik behin entzun nituen zuzenean eta esan beharra daukat oso inpresio ona atera nuela. Soinu ona daukate, saio dibertigarria egiten dute eta jendea erakartzen dakite. Zer gehiago eska daiteke?
Kontua da azken diskaren Todo está cambiando a mi alrededor abestiaren bideoklipa egin zutela, The Beatlesen A Hard Day´s Night filmearen irudiak eta eszenak imitatuz. Noski, Inglaterran izan beharrean, Bilboko kaleetan, Iparraldeko tren-geltokian edo Getxo inguruetan ikusten ditugu taldekideak. Ikus daitezke kaleetatik korrika egiten, aireportura heltzen, haien zaleak zorabiatuta, ...
Ez al da dibertigarria?


2010(e)ko azaroaren 13(a), larunbata

THE BEATLES´ GARDEN



The Beatles´Garden-1

(1993ko martxoa)

1993tik Zaragozako Sgt. Beatles´Fan Clubek The Beatles´Garden aldizkaria argitaratzen du. Hasiera batean, urtean lau ale argitaratzen baziren ere, gaur egun ez dago argitaratzeko epe finkorik, batzutan ale berririk gabeko hilabete asko pasatzen direla.
Ale batzuk jadanik agortuta daude, baina asko oraindik lor daitezke. Kasu batzuetan, berriro argitaratu dira, batez ere lehenengoak. Esan beharra dago lehenengo hauek oso kotizatuta daudela bildumagileen artean...

The Beatles´Garden-2 (2. edizioa)

(1993ko uda)

Denboraz aldizkaria kalitate handiagokoa izatera heldu da, askotan bertan artikulu interesgarriak irakur daitezkeela. Bestalde, azken hilabeteetako informazio asko edukitzen du: liburu berriak, erakusketak, diska berriak, enkanteak, argitaratzen diren DVDak, ...

Azken zenbakia ekainekoa izan zen. Hona hemen bere azala...


The Beatles´Garden-57

(2010eko ekaina)

Edukiak:

- "Y Not, el nuevo disco de Ringo Starr"
-"Rob Shanahan, fotografiando a Ringo"
-"De Almería para el mundo"
- "Hard day´s night hotel"
-"La guitarra Rosetti Solid 7 de Paul Mcartney"
- "Ataques a la estatua de John Lennon en Almería"
- "Noticias"