BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2011(e)ko ekainaren 26(a), igandea

... 4


4


The Beatles 

ALOHA (1993)

AL 10.007

Otsailean idatzi nuen sarreran, The Beatlesen 1 izeneko diskaren azala eta itxura imitatuz dauden 2 eta 3 izeneko diskak aurkeztu nituen. Bertan adierazi nuen ba nekiela 4 izenekoa ere bazegoela. Baina ez neukan nire diskobilduman... orain arte. 
Hori dela eta, sarrera honen protagonista da...



4 diskaren abestien zerrenda

2 eta 3 disken abestiek 1963 urteari dagokion bilduma osatzen duten bitartean, 4 diskak 1964ko abestiak ditu. Diskan bertan adierazten duenez, 1964ko lehenego zatia da. Horrek esan nahi du 5 diska ere badagoela?

2011(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

RUBBER BEAT


Rubber beat

Zaragozako The Beatles´ garden eta Valenciako Paperback writter fanzinei eskeinitako sarrerak argitaratu ondoren, Granadako Rubber beat izenekoaren txanda da.
The Beatles´ garden oraindik argitaratzen da, oso artikulu interesgarriak izaten ditu eta benetako aldizkari itxura du. Paperback writter, aldiz, desagertuta dago aspaldian, Rubber beat fanzinea bezala.  
Rubber beat Granadan argitaratu zen eta  beste aldizkariekin alderatuz itxura eskasagoa zeukan, fotokopiatutako orri batzuk baino ez zituelako, azala koloreko orrian eginda zeukala. Artikuluak ere ez ziren oso sakonak, baina, hala ere, oso kuriosoa suertatzen da.
Hauek dira ditudan aleak ...


Rubber beat-3

(1996ko martxoa)


Rubber beat-4

(1996ko ekaina)


Rubber beat-5

(1996ko urria)


Rubber beat-6

(1997ko urtarrila-otsaila)


Rubber beat-7

(1997ko maiatza-ekaina)