BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2012(e)ko ekainaren 28(a), osteguna

MOJO-224


Mojo-224 

London (2012ko uztaila) 139 orr.

Badago salgai Mojo aldizkariaren azken zenbakia, uztailari dagokiona, hain zuzen ere. 
Yellow submarine filmea berriro argitaratu dela aitzakia hartuta The Beatles taldeari buruzko artikulu batzuk irakurtzeko parada daukagu, A year of living dangerously izenpean. 
Taldearen managerra zen Brian Epstein hil zenetik gertaera asko gertatu ziren oso denbora gutxian: Magical Mistery Tour filmea, Georgesen Wonderwall diskaren argitalpena, Yellow submarine filmea, Lady Madonna singlea, Apple enpresa, All my Loving dokumentala, Johnen In his own write liburuaren kaleraketa, Don McCullinek egindako argazki bilduma May Day Out izeneko egunean,... 
Horietaz argazkiez ondo hornitutako artikuluak irakur daitezke aldizkarian. 
Bestalde, aldizkariarekin batera, Yellow Submarine diskaren abestien bertsioez osatutako diska oparitzen da, Britaina Handiko artistek grabatutakoa. (Nik ez ditut ezagutzen, ez dakit ere noraino diren ezagunak bertan!)



Yellow Submarine Resurfaces

Mojo (2012ko uztaila)


2012(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

YELLOW SUBMARINE FILMEAREN KARTELAK


Yellow submarine (2012)

Yellow submarine 1968an estreinatu zen animazio filmea da, The Beatlesen izen bereko abestian oinarrituta filmatu zena. Oso filme abanguardista suertatu zen garai hartan.
Kontua da 2012 urtean berriztatu dela era digitalen eta ekainean DVD eta Blue-ray formatoetan kaleratu dela.

Filmea berriro ikusi baino lehenago hemen ditugu mundu osoko kartelak...


Frantzia


Espainia


Italia


Japonia


Japonia


Polonia


Polonia


Hungria

2012(e)ko ekainaren 14(a), osteguna

"YELLOW SUBMARINE" IRUDIAK


Yellow submarine filmearen irudiak

McFalane Toys (2004)

18 cm

Hauek McFalane Toys enpresak ekoiztutako irudiak dira, Yellow Submarine filmeari dagozkionak, hain zuzen ere.
Lau "blister" saldu ziren,  Beatleskide bana zutela:
- George Harrison (Blue Manierekin)
- Ringo Starr (Submarino horiarekin)
- John Lennon (Eskularrua eta LOVE)
- Paul McCartney (Jeremyrekin)


George Harrison & Blue Manie


Ringo Starr & Yellow Submarine


John Lennon & Globe and Love base 


Paul McCartney & Jeremy

2012(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

YELLOW SUBMARINE ZAHARBERRITUA


"Yellow Submarine" 

Georges Dunning (1968, 2012an zaharberritua)

Apple 

DVD  5099962145992

Atzo 1968ko Yellow submarine filme berriztua jarri zen salgai DVD eta blue-ray formatoetan. Agortuta zegoen filmea Paul Routan Jr-en taldeak berriztu du, fotogramaz fotogramaz eginda, jatorrizko filmea eskuz egindakoa zen eta.
Filmeaz gain, DVDan Mod Odissey izeneko dokumentala ikusteko aukera daukagu, proiektuaren making-offa azaltzen duena, eta,  jatorrizko trailerra, zuzendariaren iruzkinak eta beste elkarrizketa batzuk...


Material osagarrien barruan lau fotogramen kopiak ditugu, bakoitza Beatleskide bati dagokiona, eta filmearen pegatinak...




Bestalde, John Lasseterrek idatzitako 16 orriko liburuxka gehitzen da, filmeari buruzko ikerketa eginda, bertan kartelen aukeraketa ere ikus dezakegula. 



Liburuxka

2012(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

THE BEATLES DONOSTIAN


Larunbatean Donostian egon nintzen, Bruce Springsteenen kantaldira joan baitnintzen.
Boulevardetik nindoala, Bossena baino lehenenago talde baten kantaldia entzun nuen kalean bertan: The Beatlesena!
Izan ere, argazkietan ikusten diren txotxongiloak ikusteko aukera ona izan nuen. 


2012(e)ko ekainaren 2(a), larunbata

"BEATLES CARTOONS" IRUDIAK



The Beatles Cartoons

McFalane Toys

(2005)

Irudi hauek, McFalane Toys enpresak ekoiztutakoak, The Beatles Cartoons telebista programari dagozkionak dira. Programa hau 1965 irailaren 25ean emititu zen lehenengoz... 
Beatleskideen irudi artikulatuekin batera "Not a second time" kapituluan agertutako krokodriloarena ere  badago.
Multzo polita, ez da?