BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2013(e)ko uztailaren 29(a), astelehena

MOJO-237


 “Mojo-237”

London (2013ko abuztua) 130 orr.

Abuztuko alean Mojo magazine aldizkari musikalak The Beatlesi buruzko artikulu multzo luzea eskeintzen digu, hogeitabat orrikoa, hain zuzen ere.
Bertan taldearen 1963ko  historia kontatzen zaigu, Please, please, Me lehenengo LPa argitaratu zenean Britaina Haundian arrakasta itzela hasi zenetik, With The Beatles diskak munduko beatlemania piztu arte.
Oso artikulu interesgarriak dira, argazki ugariz hornituta, haietariko batzuk nik ezagutzen ez nituenak.
Eta horrez gain, With The Beatles diskaren bertsioak dituen CDa argitaratu da, We´re With The Beatles izenekoa, jatorrizko diskaren azalaren imitazioa daukana…


“We´re with the Beatles”

Askoren artean. Mojo magazine (2013ko abuztua)

  1. The James Hunter Six It Won´t Be long
  2. Ian Mcnabb (Featuring Thomas McConnell) All I´ve Got To Do
  3. Chris Difford (Featuri Arcelia) All My Loving
  4. Eva Petersen  (Featuring Will Sergeant) Don´t Bother Me
  5. Wreckless Eric & James Nichols Little Child
  6. Taken by trees Till Threre Was You
  7. Mama Rosin (Featuring Mick Collins & Matt Verta-Ray) Please Mister Postman
  8. The view Roll Over Beethoven
  9. Sara Lowes Hold Me Tight
  10. Jacco Gardner You Really Got A Hold On Me
  11. Pete Molinari I Wanna Be Your Man
  12. Trevor Moss & Hannah-Lou Devil In Her Heart
  13. Magic Arm Nor A Second Time
  14. Kitty, Daisy & Lewis Money (That´s What I Want)


2013(e)ko uztailaren 19(a), ostirala

ETA... GASTEIZEN ERE!


 The Beatelesen txotxongiloak Gasteizen (2013-07-17)

Donostian eta Bilbon egon ondoren, Gasteizi heldu zitzaion txanda... Izan ere, The Beatlesen txotxongiloak asteazkenean Gasteizko kaleetan ikusteko eta "entzuteko" aukera izan genuen. Euskal Herrian zehar egindako bira bertan amaituko da?


Gasteizko emanaldia prestatzen


Emanaldia hasteko prest!

2013(e)ko uztailaren 15(a), astelehena

THE BEATLES´ GARDEN-62


The Beatles´garden-62

(2013ko ekaina)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Sei hilabete itxaron izan behar dugu Zaragozako Sgt. Beatles´s Fan Cluben The Beatles´ garden aldizkariaren azken alea jasotzeko. Ze denbora luzea! Zaila izan beharko da hurrengo aldizkaria ateratzea…

Hauxek dira dituen artikuluak:
1) “Reedición de Magical Mystery Tour”
2) Inside Abbey Road Studios”
3) Paul McCartney Archive Collection atalaren barruan “RAM, la vida en el campo”
4) “50 aniversario de Los Beatles en Tenerife”
5) Binéfar Beatles Weekend

Esan beharra dago honekin batera “The Beatles Globe” izeneko boletinaren 37. zka ere argitaratu dela, The Beatles taldearekin zerikusia duten beste berriak jasotzen dituena: liburuak, erakusketak, argitalpenak,…