BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

BAVARIA RADLER



Bavaria Radler garagardo enpresa alemaniarrak iragarki hau zabaldu du. Bertan, jadanik hilda dauden  ospetsuak agertzen dira, John Lennon tartean. 
John Lennon, Elvis Presley, Marilyn Monroe, Bruce Lee, Kurt Cobain eta Tupac Shakur irla paradisiako batean bizi dira Bavaria Radler garagardoaz disfrutatuz. Itsasuntzi bat hurbiltzen denean, haien paradisua izkutatzen dute. Baina Elvis ezin da izkutatu palmondoaren atzean, bere tripa sartzen duenean ipurdia agerian uzten baitu.

2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala

CELEBRATING 50 YEARS


"Celebrating 50 years of Beatlemania in America"

I-5 publising. Irvine (AEB) (2014) 96 orr.

Argitalpen hau ez da aldizkaria, nahiz eta horren itxura izan. Benetan interesgarria da AEBn izandako Beatlemaniaren berriskuspen hau, argazki ugariz hornituta dagoena!

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

BILBON BERRIRO!


Gaur The Beatles taldearen emanaldia izan dugu berriro Bilbon. Izan ere, Beatleskideen txotxongiloak ikusteko aukera izan dugu hiriko Kale Nagusian...




2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

ROLLING STONE-1200


"Rolling Stone-1200" 

Rolling Stone (New York, 2014ko urtarrila)  74 orr.

50 urte bete dira. John F. Kennedy erahil berria zegoen eta AEBetako komunikabideak ez zeuden Liverpoolgo taldearen alde, ezta disketxeak ere. Hala ere, The Beatles taldeak AEBak konkistatu zuten 1964ko otsailean.
Hori dela eta, Rolling Stone aldizakariaren otsailaren alean Mikal Gilmoreren artikulua irakur daiteke. Bertan, taldekideek zeuzkaten beldurren berri ematen digu, eta AEBko gizarteak kanpoko taldeekiko mesfidantzaz eta Capitol disketxeak konfiantza ezaz hitz egiten da.
Ed Sullivanen telebistako 3  programa haiek musikaren historia dira jadanik eta bertan hasi zen The Beatlesek AEBn izango zuten arrakasta.