BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

ANTHOLOGY PLUS


"Anthology plus" 

The Beatles.Invasion Unlimited (Alemania?, 1997) IU 9750-2 (2CD)

The Beatlesen "Anthology" serieko hiru albumak argitaratu eta gero, "Anthology Plus" bootleg hau kaleratu zen, seriearen jarraipen moduan antolatua. 
Atzeko azalean Anthology disken diseinua ere erabili zen. 


CRAZY SHOWS


"Crazy shows"

WPOCM (Austria, 1993) WPOCM 0888 D 001 - 2 (CD)


Diska honetan The Beatlesen hiru emanaldien abestiak ditugu:

1) Estokolmoko "Konsertuset"ekoa (1963ko urriaren 24koa)
2) "Ed Sullivan Show" (1965ko abuztuaren 14koa)
3) Londresen, 1965ko apirilaren 11koa

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

50. URTEURRENA



"A Hard Day´s Night-50th Anniversary Restoration"

2014an The Beatlesen "A hard day´s night" filmearen 50. urteurrena izan  zen. Hori dela eta, filmea erresmaterizatu zen eta abestien nahasketak berritu.
Antza denez, berrituta laster aterako da DVD eta Bluray formatoetan.
Gaur da estreinaldia, baina hemen, Bizkaian, oraindik ez dago ikusgai!

Eta hauxe da berritutako trailerra...





2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

THE 910




"The 910-vol 1 no.2"

(1991ko otsaila-martxoa)


"The 910" AEBko  aldizkaria da, izena The Beatlesen "One after 909" abestiaren izenburutik hartu duena, 909 eta gero 910 baitator.
The Beatles taldea dauka gaitzat, batez ere, bere diskografia ez-ofiziala: piratak, bootleg-ak eta "counterfeit" izenekoak.



"The 910-vol 1 no. 4"

(1991eko ekaina-uztaila)

1992ko udarako ale berezia argitaratu zuten, ohikoaren orri kopuru bikoitzarekin. Bere azala lehenengo aldiz ikusi nuenen harrigarria iruditu zitzaidan "Two virgin" albumaren  argazkia manipulatuz, bikotearen buruak estalita eta Johnen zakila izkutatuta egotea. Nor irain lezake 1968ko argazkiak 1991ean?
Baina, gero konturatu nintzen... Johnen zakila Yokori jarri ziotela!


"The 910-vol 1 double issue"

(1992ko uztaila-abuztua)

Gaur egun, paperezko aleak lortzea zaila bada ere,  ale guztien pdf-ak eros daitezke aldizkariaren webgunean.


Aldizkariaren informazioa nahi izanez gero, hona hemen bere webguneraren lotura:



2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

THE BEATLES IN DEUTSCHLAND 1966!



"Die Beatles in Deustschland 1966!"

Invasion unlimited (Alemania,1996) IU 9647-1

1966an The Beatles taldearen emanaldiak izan ziren herrialde ezberdinetan. Alemanian hasi ziren, ekainean. 
Diska honetan lehenengo emanaldiaren grabaketa daukagu, ekainaren 24an Municheko The Circus-Krone-Bau izenekoan, hain zuzen ere. 
Horrez gain, beste artisten emanaldiak entzun daitezke (Cliff Bennet & The Rebel Rousers, The Rattles eta Peter & Gordonenak) eta egun horietan taldekidei irratietan egindako elkarrizketak )


Eta kalitate eskasako grabaketa izan arren, hemen daukazue Munichen 1966ko ekainean izandako emanaldia ...



STATE FAIR TO HOLLYWOOD


"State Fair To Hollywood"

Great Dane Records (Italia, 1993)  DDRCD 9315


Diska honetan The Beatlesen bi emanaldien grabaketak daude:

1) 1964ko irailaren seian Indianapolisen  izandakoa.
2) Los Angeleseko "Hollywood Bowl"en 1965ko abuztuaren 29an izandakoa.