BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

"REVOLVER" LIBURUA


"Revolver, el disco de los Beatles que revolucionó el Rock"

 Tito Lesende

 Efe Eme-Midons S.L. (Valencia, 2016) 239 orr.

"Revolver" diskak 50 urte betetzen dituenean, Efe Emek Beatlesen diska honi buruzko liburua argitaratu berri du.
Liburuaren formatua berezia da. Diskaren informazio orokorra eman ondoren, abestiak banan banan ikertzen dira eta musikari ezagunak aukeratu dira, bakoitzari abesti bati buruz izandako elkarrizketa gehituz.
"Revolver" argitaratu baino lehenago "Paperback writter-Rain" singlea ere gaia dugu, askoren ustez, bi abesti hauek ere diskan ager zitezkeelako.

2016(e)ko irailaren 13(a), asteartea

LIVE AT THE HOLLYWOOD BOWL


"Live at the Hollywood Bowl" 

The Beatles. APPLE-Universal (EU)

CD (00602557054972)

(2016)

The Beatles taldeak zuzeneko emanaldiak ematen zituen bitartean, George Martinek ez zuen kontzertuen diskak argitaratzerik nahi, beatleszaleen ahots ikaragarriek abestien soinua estaltzen zutelako. Baina, emanaldien grabaketak bootleg izeneko disketan argaratzen ziren etengabe...

1977an, teknikak aurrerapen handiak izan zituenean, "The Beatles At The Hollywood Bowl" izeneko diskan Los Angeleseko Hollywood Bowlen 1964an eta 1965ean izandako emanaldien grabaketak eskeintzen ziren.
Diska arrakastatsua izan zen.

Aurten, Ron Howarden "Eight days a week-The touring years" dokumentalaren estreinaldia aprobetxatuz, orduko diska erremasterizatu da eta lau abesti gehitu zaizkio.

Momentuz, CD formatuan dago salgai, baina azaroan biniloan ere izango dugu.

Ez galdu aukera!


ERAKUSKETA LEIOAN



Kultur Leioa-Leioa

(urtarrila/otsaila 2007)

2007ko urtarrilean eta otsailean Leioako Kultur Leioan The Beatles taldeari buruzko erakusketa egon zen ikusgai. Bertan bilduma partikular baten diskak, filmeak, liburuak, irudiak, eta beste hainbat artikulu ikusi izan genituen. Horrez gain, taldearen filme asko proiektatu ziren eta Beatlesen abestien kantaldia ere entzuteko aukera egon zen.  


2016(e)ko irailaren 7(a), asteazkena

LOTERIA 1994


Loteria 1994

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

Lortu berria daukat Sgt. Beatles Fan  Cluben 1994ko loteria txartela, jadanik 1991koa baino ez zaidala falta.
Irudia "Help" diskaren azalean agertzen den argazkiaren karikatura da, Títi Albarracínek egindakoa.


"Help" diskaren azala 

Azalaren argazkia Robert Freemanek egin zuen.
Beti pentsatu izan dut Semaforo Kodean "HELP" adierazten zutela Beatleskideek, baina, nahiz eta hori hasierako asmoa izan, azkenean argazkirako ondoen gelditzen zen moduan jarri zituen argazkilariak.
"Help" adierazteko horrela jarrita egon behar ziren:


Benetan adierazten dutena "NUJV" da, inolako esanahirik ez duena.


Eta, loteria txarteleko irudian Ringoren irudia beste jarrean dago, guztion artean "NUJL" adierazita. Honek ere ez dauka esanahirik!



2016(e)ko irailaren 5(a), astelehena

MOJO-275


Mojo-275

(2016ko urria)

Mojo (Londres) 130 orr.

Ron Howardek The Beatlesen emanaldien garaiari buruz zuzendutako  "Eight Days A Week" filmea estreinatzear dagoenean, Mojo aldizkariak urrriko alearen azala eskeini dio The Beatles taldeari.
Azal koloretsuaren barruan aldizkaria bera dago, Liverpoolgo taldeari buruzko 20 orriko artikulu luzea duena. eta, tartean, McCartney eta Ringori egindako elkarrizketa berriak. Horrez gain, bi posteren kopiak (San Franciscon izandako azken emanaldiarena eta Royal Command Performance izenekoaren urteurrenarena) eta taldeak Hanburgon interpretatzen zituen abestien bilduma duen CDa, jatorrizko abeslariek abestuak.



TITANS BINILOZKO IRUDIAK


TITANS binilozko irudiak-4 Beatleskideen kutxa

Subafilms ltd. (2014)

7 cm-koak

Lortu berria daukat kutxa hau, lau beatleskideen irudiak dituena. Binilozko irudi bakoitza 7 cm-koa da, baina 16 cm-ko irudiak ere saltzen dira, kasu honetan, banan banako aurkezpenean.