BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

THE ULTIMATE MUSIC GUIDE-PAUL McCARTNEY


"The Ultimate Music Guide. Paul McCartney (Deluxe Remastered Edition)" 

UNCUT (Londres, 2017) 

130 orr.

Jadanik kioskoetan daukagu salgai UNCUTek argitaratzen duen "The Ultimate Music Guide"ren azken alea, Paul McCartneyri eskeinitakoa.
NMEren, Melody Makerren, eta UNCUTen artxiboetako artikuluak eta elkarrizketak biltzen ditu aldizkariak, eta, horrez gain, bertan bere diskografiari  buruzko artikuluak irakur daitezke.
Derrigorrezko argitalpena beatleszaleen liburutegietan!


2017(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

SAMSUNG



                                                                   Samsung iragarkia

Samsung enpresaren azken iragarkia duzue honako hau.
Erabilitako musika The Beatlesen "Across the Universe" abestia da...

2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

MOJO ESPECIAL EDITION-JOHN LENNON


"Mojo-Special Edition: John Lennon"

(2000ko negua)

Mojo (London)

146 orr.

Mojo aldizkariaren ale berezi hau John Lennoni eskeinitakoa da.
Bere bizitzaren datu asko ematen ditu eta, batez ere,  bere bakarreko karrera aztertzen da.
Aipatzekoak, bere abestiei/diskei buruzko informazioak eta munduan zehar argitaratutako bibliografiaren datuak.
Bestalde, argitalpen zenbatua da, nahiz eta ale kopurua nahiko handia den. (89.000 ale)
Oso aldizkari interesgarria, benetan!

NEWSWEEK-JOHN LENNON 1940/1980


"Newsweek, December 22, 1980"

(1980ko abenduaren 22a)

Newsweek , Inc (New York)

76 orr.

John Lennon hil ostean, Newsweek aldizkariak azala eskeini zion 1980ko abenduraren 22an. 
Aldizkarian, bere bizitza laburbiltzen duen artikulua egonez gain, bere erahilketa aztertzen duena dago, Chapmanen nortasuna, barne.

TIME-GEORGE HARRISON 1943/2001


"Time-Vol. 158 No.24"

London (2001eko abenduaren 10a)

92 orr.

Hauxe da Time aldizakariaren Europako edizioak George Harrisoni eskeinitako azala, The Beatlesen garaiko argazkia duena, musikariak bere kitarra jotzen ikusten dugun 1963ko argazkia, hain zuzen ere.
Aldizkarian, Harrisoni omenaldia egiteko edo, bere bizitza laburbiltzen duen artikulua daukagu.