BEATLESZALE

THE BEATLESI BURUZKO BLOGA EUSKERAZ

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

CAMPOS DE FRESAS


"Campo de fresas. Disfrutando con las canciones de LOS BEATLES"

Askoren artean 

MR P-101-CD

Sgt. Beatles Fan Club-Mr pleasant records (Zaragoza, 1995)

1995ean Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubak diska hau argitaratu zuen Espainako talde ezagun batzuek The Beatlesen abestien bertsioekin.
Argitalpen honetan 16 abesti badaude ere, bigarren bat argitaratu zen 14rekin, azken horretan "Los brujos"ena eta "Nando González"ena faltatzen direlarik.


LOTERIA 2017


Loteria 2017

Sgt. Beatles Fan Club

(Zaragoza)

Jadanik Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek aurtengo loteria txartelak jarri ditu salgai, eta, penagarria bada ere, azken urtea izango dela dirudi.
Irudia Espainako "Michele" EPrako erabilitakoa da, baina zuri-beltzean.
Ea zorterik dagoen!


         "Michele"-"Run For Your Life"-"What Goes On"-"The Word"

(EP)

DSOE 16. 688 (1966)

EMI-Odeon

2017(e)ko urriaren 12(a), osteguna

THE BEATLES´ GARDEN-68


The Beatles´ Garden-68

(2017ko urria)

Sgt. Beatles Fan Club (Zaragoza)

48 orr.

Etxera heldu zait "The Beatles´ Garden" aldizkariaren azken alea, 68 zenbakia duena, hain zuzen ere.
Aurrekoa argitaratu zenetik urtebete pasa da, eta oraingoan sorpresa handia dakar, hauxe izango baita kaleratuko den azken zenbakia. Eskertzekoa da Zaragozako Sgt. Beatles Fan Clubek 25 urte hauetan The Beatlesen bibliografian utzi digun altxor ederra!

68. zenbaki honek "Sgt. Pepper´s" diskaren azala dauka eta bertan honako artikulu hauek irakur ditzakegu:
- "Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band" diskaren 50. urteurrenari buruzkoa.
- Geoff Emericki egindako elkarrizketa.
- "Joe Orton y Los Beatles" Idazleak The Beatlesentzat egindako gidoiari buruzkoa. ("Up against it", taldeak egingo omen zuen filmearena)
- "Thrillington, el misterioso carnero"
- "Tras las huellas andaluzas de Penny Lane"
- "Let it be"-3: La cara B"
- "Los Beatles en Tenerife"
- "Juan Carrión" (Irakasleari egindako elkarrizketarekin)
- "Give me more love" (Ringo Starren azken diska)

ABBEY ROAD-IRUDIAK


"Abbey Road" erretxinazko irudiak


Lortu berriak ditut irudi hauek, The Beatlesen "Abbey Road" diskaren azala irudikatzen dutena. Politak, ez da?

2017(e)ko urriaren 9(a), astelehena

TITANS VINYL FIGURES-JOHN LENNON-2


Titans Vinyl Figures-John Lennon

("All together now" bildumakoa)

Subafilms Ltd (2017)

11 cm-ko irudia

John Lennonen urtebetetze egunean Titans binilizko irudi hau aurkezten dugu. Aurreko sarrera batean argitaratu genuenaren antzekoa da, baina neurri txikiagokoa, kasu honetan 11 cm-koa baita.


2017(e)ko urriaren 1(a), igandea

IMAGINE-UMEENTZAKO LIIBURUA


"Imagine" John Lennon & Jean Jullien

Flamboyant-Amnistia Internacional (Madrid)

Edizio elebiduna (Ingelesa-Gaztelania)

(2017) 33 orr.

Jadanik salgai dago "Imagine" ipuina, John Lennonen izen bereko abestian oinarritua eta Jean Jullienek marraztua. 
Hitzaurrea Yoko Onok idatzi du eta egile-eskubideengatik irabazitakoa "Amnistia Internacional"-ren esku geldituko da, "Imagine" abestia erakundearen himnoa da eta.